Getxo-Udagoieneko Ostera
Bertsound System ekitaldianinprobisazioa izango daprotagonista Algortan
Bertsound System saioa izango daostiralean, azaroaren 7an, Algortako Getxo Antzokian Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen “Udagoieneko Ostera” egitarauaren barruan.
Aurtengo lehenengo ekitaldia izagno da, Ahozko inprobisazioaren jaialdiari lotuta.Ekitaldi honetan Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariek, Kurando Shoji eta African Simba eta Selektah Sound System taldeek hartuko dute parte. Herri eta kultura desberdinetakoinprobisatzaileak batuko diraagertoki berean.Jamaikar jatorriko Sound System izangoda jai honetako protagonista nagusia,“toaster” estilokoa. ToastingaJamaikako auzoetan furgoneta gainean atondutako dantzaleku mugikorretan animatzaile zeregina izatetik reggae musikaren azpiestilo izatera heldu den inprobisazio modua da. Horrela, disko jartzaileak ipinitako erritmoen gainean edozein gairi buruz aurrez prestaturiko zein bapatean sortuko esaldiek entzulearen irribarrea bilatuko dute.
Getxoko saioan.Afrikan Simba toasterra Nigerian jaiozen baina Londresen hezi. Rastafarismo afrikanistarekin konprometituta kokantari hau gaur egungo sortzailerik indartsuenetarikoa da roots digitaladeritzon estiloan. Kurando Shoji Madrilen bizi den japoniarra izango du lagun, Jamaikako musika nahasten.Euskal Herrian Selektah Kolektiboada “musika beltza” zabaldu etaindartzen diharduena eta euren adierazpideetakobat da Selektah SoundSystem, toaster euskalduna erakustenduena. Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariek ere beren inprobisazioa utziko dute agerian.
Ekitaldi hau gaueko hamarretan hasiko da eta sarreraren prezioa 6eurokoa izango da.